|
|
|
Bartra eta Lazkano ere Bizkaiko bertso txapelketan
|
|
Bilboalde eta durangaldeko bertso kanporaketak izan dira asteburuan.
|
 |
|
s.atutxa
|
 |
Bilbo. Bilboaldeko eta Durangaldeko bertsolari txapelketako finalak izan ziren asteburuan eta, beraz, beste bi bertsolarik abestuko dute Bizkaiko Txapelketan. Oihana Bartra izan zen -eta hirugarrenez Bilboaldean nagusi eta Durangaldekoan, Gorka Lazkano. Biak lortu zuten Bizkaiko Txapelketarako txartela eta gainontzeko denek beste eskualdeetako txapelketak jokatu artean itxaron egin beharko dute, sailkatu diren edo ez jakiteko. Bilboaldeko finala Bizkaiko uriburuan bertan izan zen.
Lagun arteko giroa nahi zuten Bilboaldeko antolatzaileek eta azkenean ia 60 lagun batu ziran bertsolariak entzuteko. Durangaldeko finala, ondoren, Garaiko frontoian izan zen. Bietan onena Lazkano izan zan eta honek Xabier Amuriza bertsolariaren eskutik jaso zuen txapel baltza. |
|