 |
|
|
 |
Xabier Usabiaga, ezkerretik bigarrena, beste saridunekin, atzo, Bastero Kulturgunean. argazkia: ruben plaza |
|
|
|
Xabier Usabiagak Rikardo Arregi saria irabazi du
|
 |
|
Juan G. Andrés
|
 |
Donostia. Xabier Usabiagak (Asteasu, 1969) Rikardo Arregi Kazetaritza Saria eskuratu zuen atzo Bastero Kulturgunean egindako ekitaldi jendetsuan.
Epaimahaiak gipuzkoarraren "komunikazio gaitasuna" nabarmendu zuen eta berriak "zorrotz, zehatz eta aberats" ematen dituela nabarmendu. "Pasioa transmititzen du", adierazi zuten 2007ko ekainetik 2008ko maiatzera Berria egunkarian, Euskadi Irratian zein Euskal Telebistan egindako lanei buruz. Epaimahaiaren ustez, Usabiagaren iri-tzien "aberastasuna aparta da" eta "kirol arloan egiten duen kazetari-tza moldea eredugarria da: azpimarratzekoak, gaiaren ezagutza harrigarria eta hizkuntzaz egiten duen erabilera biribila". Usabiagak diploma, Xabier Lakaren oroitikurra eta 9.000 euro poltsikoratu ditu.
ohorezko aipamena Bestalde, Jose Mari Iriondo kazetari beteranoak Ohorezko Aipamena lortu zuen. Epaimahaiak sarituaren ibilbidea "zinez oparoa" izan dela aitortu zuen eta "euskal kulturaren inguruan erakutsi duen jarrera bultza-tzailea" goraipatu. "Azpimarra-tzekoak dira Ez dok Amairu taldea bultzatzeko egindako izugarrizko lana eta bertsolaritzan eta trikitixaren zabalpenean egindako ibilbidea", ohartu zuten.
"Etxeko euskara etxetik kanpo egin zitekeela eta telebistan bertan ere aditu zitekeela sinestarazi zien euskaldunei. Gainera, Herri Irratian euskaraz egiten lehenengotakoa izan zen", gaineratu zuten, "euskarazko kazetaritzarekiko konpromiso irmoa" azpimarratuz.
gaztea eta sari bereziak Epaimahaiaren Sari Berezia, diplomarekin eta 4.000 eurorekin hornitutakoa, Bizkaia Irratia eta Bizkaie! agerkari digitalari eman zioten, eta Lander Arbelaitz Mitxelenak Kazetari Berria ataleko saria lortu zuen, 2007ko ekainetik 2008ko maiatzera bitartean Argia astekarian argitaratutako hiru erreportajeri esker. Gazteak diploma eta 3.000 euro irabazi ditu. |
|