DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES SERVICIOS
29-04-2009
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
La nacionalización de la miseria
Goian bego
Culos
Los rostros del día
Una Europa del conocimiento: la apuesta necesaria
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Goian bego
Xabi Larrañaga
HIL zen gauean Normal Mailerrek seme-alabak bildu, botila bat ron ireki, edaria konpartitu eta horrelaxe egin zuen agur: topa eginda. Gure aitak banan-banan deitu eta alkoholaren ordez zoriontsu bezain zintzoak izateko zenbait aholku egin zigun opari. Guk, berriz, jaramon gutxi hari. Bistan da. Ez gaitezen, dena dela, honen intimistak izan. Harako bidean guztia ez da epika, ezta erretolika ere. Errusiako tsarrak zeruari eskaini zizkion azken hitzak: "Eguraldi ona, bai". Haren ondorengo estalinistek Ossip Mandelshtam izotzezko infernura bidali zuten, eta idazleak Petrarka eta Danteren poemak xuxurlatzen pasa zuen hondarra. Zabor-minutuak, beraz, arteari eman zizkion, edo etorkizunik ezean iragan ederrari. Ez da giro Siberian.

Petrarkaz ari baikara, 35 urte zituela LXX anni perfectum spatium vitae humanae abisatu omen zuen. Eta nahita edo nahi gabe ez zuen hutsik egin: 70 urte betetakoan zendu zen. Hura perfekzioa! Eduardo Haro Ibars idazle toxikomanoak honako agindua egin zion Blanca maitaleari: 40 urterekin hilko naiz, ziur. Eta orduantxe hil. Beste batzuek, aldiz, ez dute bete-betean asmatu, baina nahiko hurbil ibili dira. Carlos Oquendo de Amat poeta perutarrak 30 urteko muga ezin izango duela inork gainditu esan zuen bertso gogoangarrian, eta horra heltzeko baten faltan hil zen. Victor Hugo Viscarra ipuingile boliviarrari antzeko atsekabea gorde zion patuak. 49 urte izango zituela aurreikusi zuen - "si llego a los cincuenta me suicido" -, eta azkenik 48 urte eginda itzali zuen edanak.

Zoritzarrak ez du literatura gustuko, eta bost axola hari besteren hautuak edo sineskeriak. Javier Ortiz maisua 61 urte zituela hil berri zaigu, behar baino askoz lehenago. Ez zuen noiz joango zen sekula iragarri, baina bere obituarioa edo heriotza-oharra idatzirik utzi digu. Mila esker. Hori ere opari.
PROMOCIONES  
COMER MÁS SANO ES FÁCIL
Juego de Wok + Sartén de Pescado. Por sólo 26,95€
SACO DE DORMIR
Este año podrás descansar al aire libre con este saco perfecto para tus viajes
GO!AZEN
El primer musical que se hace en Euskal Herria con canciones de hoy en día. CD Y DVD
BONOS PARA DESCARGA PDF
Compra de bonos para la descarga del PDF de la edición impresa, promoción 2x1 (1 bono = 40 descargas)
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Apuestas Deportivas | Trabajo | Hosting