DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES SERVICIOS
04-07-2009
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Los mapas de la ley y las fronteras ajenas
Gure Iritzia
Gutunak
Frente político y polo soberanista
Mi Ledesma
Gutun Nagusia
Gorbea: en desagravio
Koadro baten istorioa
Zirrikituetatik begira
Koadro baten istorioa
Juanjo Olasagarre
COUBERT pintoreak biluzi bat margotu zuen 1866. urtean. Bertan, emakume baten alua eta sabel aldea erakusten da lehen planoan. Erabat esplizitoki, gorrikerak ageri dira, titi-burua altxatua dago, modeloa kitzikaturik dago, larrualdia jo-tzera doa edo jo berri du.

Bere garaian Couberten pinturek jendea asaldatu zuten baina Munduaren iturburua koadroak ez zuen egin 150 urtez, batzuk ezik, inor gutxik bai-tzekien bazenik ere.

Koadroa, Khalil Bey diplomatiko egipziarrak agindu zion Couberti. Errezel batzuen atzean estalita izaten zuen, eta aukeratu gutxi batzuk izaten zuten miratzeko parada. Horien artean Flaubert eta Maxime du Camp, bere adiskidea Egiptora egin zuten bidaian. Du Campek koadroaren kritika zorrotza egiten du: "Errezela korritzen zenean harriturik geratu nintzen. Emakumea ageri zen, bero, emozionaturik. Hala ere besoak, ixtarrak, aldakak, eskuak, lepoa, burua falta zitzaizkion. Desatsegina zen. Hori ez da artea".

1868. urtean Antonie de La Narderen eskuetan zegoen eta ezkutatzeko Coubert beraren tamaina bereko paisai elurtu bat paratzen zion. Havatny baroiak galeria bati erosi zion 1910. urtean eta koadroak Budapesteko bilduma pribatuan iraun zuen Bigarren Mundu gerra arte.

Azken jabe partikularra Jaques Lacan psikoanalista izan zen. 1955 erosi zuen Sylvia Bataillerekin batera, George Batailleren andre ohia. Lacanek koadroa ezkutatzeko tamaina bereko koadro surrealista bat egiteko agindu zion bere koinatu André Massoni. Gainean koadro surrealista ikus zitekeen, azpian, ezkutuan zegoen Munduaren iturburua. Hainbatean galdetu dute batzuk Lacanen koadroa ezkutatzeko beharraren gainean, izan ere, garaiak beste batzuk ziren eta inor ez zen asaldatuko 1955. urtean biluzi pornografiko bat ikusteagatik. Lacan hil zenean, heren-tzia arazoak zirela eta, Estatuaren eskuetara pasatu zen Couberten koadroa. Gaur egun Musée d'Orsayn dago eta bertako postalik salduena da. Alu bat lehendabiziko planoan. Ezkutatu edo agerian utzi? Esan ala ez esan? Erakutsi ala ez?
PROMOCIONES  
COMER MÁS SANO ES FÁCIL
Juego de Wok + Sartén de Pescado. Por sólo 26,95€
SACO DE DORMIR
Este año podrás descansar al aire libre con este saco perfecto para tus viajes
GO!AZEN
El primer musical que se hace en Euskal Herria con canciones de hoy en día. CD Y DVD
BONOS PARA DESCARGA PDF
Compra de bonos para la descarga del PDF de la edición impresa, promoción 2x1 (1 bono = 40 descargas)
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Apuestas Deportivas | Trabajo | Hosting